Merry Christmas!

Ze potxolo denak! Eguberri on zuei ere!!

MUNLET

View original post

Advertisements

Frantziar Errepublikak Afrikako herrialdeak, beste behin, helburu.

Azken egunotan Afrika Erdiko Errepublikatik ( aurrerantzean AEE) datozen berriak ez dira batere onak. Beste behin, Afrikako herrialde batean atzerritarren interes ekonomiko eta geopolitikoak sorturiko gatazka armatuaren bidez genozidio berri baten hasieran egon gaitezkeela ikuska daiteke.

Eta atzerriko interes horiek azken urteetako ariketa neo kolonialista indarberritu batean finkatu dira. Comment pourrait-il en être autrement , Frantziaren eskusartzeak agerian, beste behin.

Atzera begirada bat eginez gero, hau litzateke azken urteetako kronologia:

  • 2011ean Frantziak Boli Kostaldeko presidente ohia, Laurent Gbagbo boteretik kentzeko egin behar izan zuen sarraskia momentu hartan Frantziaren eta bere aliatuen interesak defendatzen zituzten talde matxinatuak boterea hartzeko ezinean ikusi zituztenean.

  • 2011ean ere, Frantziak LibiaMu‘ammar al-Qaḏḏāfī  boteretik kentzeko sortu zen gerra eta ondorengo sarraski lotsagabe eta ikaragarrian berezko izena eta sena izan zuela begi bistakoa izan zen ere.

  • 2012 bukaeran eta 2013an berriz sartu zituzten Frantsesak beren eskuak kontinente afrikarraren beste herrialde batean: Maliko Errepublikan. Oraingoan ere, beraiek sustatu eta boterean ezarri eta mantendu zuten Toumani Turé , momentuko agintaria, Tuareg eta Islamdar matxino talde desberdinek boteretik kendu zuten estatu kolpe baten bidez. Frantziak, beste erakusketa neo kolonialista bat egin behar izan zuen, bereak eta bere aliatuen interes partikularrak defendatzeko.

  • 2013ko azken hilabeteetan, AEEko herrialdean berriz ere sudurrak sartu eta sarraskia sustatu eta handitzen ari da Frantziako exerzitoa. Oraingoan, 2013ko martxoan boterea indarrez hartu zuen Michael Djotodia eta bere jarraitzaile diren Seleka aliantzako taldeen aurka. Frantziaren pentsamolde kolonialistan argi dute beren interesetarako hobea dela “lagun mina” duten Francoise Bozize presidente ohia edo haren “lokarriko” norbait boterean egotea.

Kolonialismoa Afrika 1913

Esku hartze hauen zergatiak, idazten duen honen ustetan, hurrengoak lirateke:

1- Interes ekonomikoak

Herrialde hauetan ustiatzeko dauden munduko industria desberdinetarako ezinbestekoak diren oinarrizko mineral iturri eta gordailu handienak daude. Uranioa, Coltan-a eta bere deribatuak, urrea, harribitxi desberdinak naiz elikadura eta ekoizpenerako produktu desberdinak. Kolonialismo klasikoaren interes iturri nagusi izan diren petrolio eta gas ezberdinak ahaztu gabe noski.

Argi esanda, Frantziako eta aliatuak dituen herrialdeen enpresa transnazionalen oinarrizko mineral eta elikagaien horniketa jarraituaren beharrak asetzeko estrategia da kolonialismo garaikide hau, funtsean, arrazoi ekonomikoak begiratuta. Eta noski, lehengai horiek ahal den preziorik merkeenean lortu ( zerikusi handirik ez du erosirekin) eta kudeatuak izateko beharra eta hortaz, aukera baliatzea.

2- Interes geo, sozio eta politikoak

Frantziak aitzinean, maila internazionalean izan zuen indar eta pisu historikoa berreskuratzeko aukera paregabea ikusi du, Afrikaren 2.0 motako birkolonizazio honetan, ikuspegi politiko batetik. Bertan bere menpe egotera behartutako herrialde asko daude, aurrekariak eta tokian tokiko ezin bestekoa den lana egina du kasu gehienetan. Inbertsioak eginak ditu hizkuntza naiz kultura frantsesaren alorrean, edo kasurik okerrenetan, atzerritarren ( Europarrak gehienetan) egin eta agintzeko moduak bertako biztanleak, indarrean, beraienak eginak dituzte. Beraz, errentagarritasuna atera behar die birkolonizazio prozedura hau haurrera eramateko, ikuspegi soziologiko batetik ikusirik. Arrazoi geografikoen ikuspuntutik, kontinente beltzak duen eta batez ere izango duen garrantzi estrategikoa ondo neurtua du bere interesetarako Frantziak. “Munduaren baratz eta biltegi handiena ” denez , ezin bestekoa du herrialde horietan egoitza eta indar militar propioak izatea, edo bestela egin ohi duen legez, NBEko agintariak ebatziriko sasi akordio eta indarren laguntzarekin, kontinentearen garraiobide naturalak kontrolpean eduki behar ditu, milagarren aldiz, Frantziaren interes anitzak defendatzeko.

Mendeak daramatza Frantziako errepublikak agintari eta gobernuak inposatzen, kentzen eta berriz ere ezartzen, batzuetan ezkutuko lanarekin edo hirugarren baten bidez, baina azken aldian ikusten den moduan, bakoitzean eta zuzenago eta lotsagabeago egiten ari da. Abiada bizkortu dute ikusirik Afrika barrenean kokapena ezinbestekoa dutela, beste gauza askoren artean, Txina edo Ekialde ertaineko herrialdeak egiten ari diren posizionamendu desberdinak ikusirik.

Liberté, égalité, fraternité, bai noski, baina norentzat?

Alderdien koherentzia eta inkoherentzia politikoak

#pentsamoldekritikoa Gure alderdi eta politikoen Inkoherentzi koherenteak, edo alderantziz, zuk irakurri, zuk erabaki!

@Lasturralde....

Gaurko sarrera gure alderdi eta politikoen koherentzia eta inkoherentzien analisi txiki bat egiteko asmoarekin ireki dut. Aurretik doa, beste behin, artzaitxo zibernetiko honen ikuspuntutik egina dagoela, prentsaren bidez jasotako bi berri adibide moduan erabiliz, EH Bildu alderdiko politikari eta buruek erakutsi eta harturiko jarreraren ingurukoak ain zuzen. Lerro hauek irakurtzen dituztenentzat, hausnarketa honetara zuen iritziak inguratzera animatzen zaituztet, denon iritziak baliozkoak direlako, pentsamolde kritikoaren egituraren barrenean.

KOHERENTZIA ( Berdintasunaren bidean)

Hondarribiko alarde “tradizionalean” edo hobeki esanda Alarde Ez Parekide Pribatuan parte hartu duen EH Bildu-ko zinegotziaren ( Ortiz jauna) inguruan sorturiko berria da, idazten dizuen honek koherentzia politikoaren adibide gisa ekarri du.

Hondarribiko ” gatazka triste eta luze” honen harian sorturiko azken afera guztiontzat ezaguna da. Baina ezagutzen ez duenarentzat, Berria.info egunkarian agerturiko artikulua zintzilikatzen dut, gaia ezagutu dezazuen.

( Berria.info Urtzi Urkizu kazetariaren bidez )

Bilduko bost zinegotzietatik lauk dimisioa aurkeztu dute Hondarribian_ Berria 2013-09-14 10-32-18

EH Bildu…

View original post 1.045 more words

Alderdien koherentzia eta inkoherentzia politikoak

Gaurko sarrera gure alderdi eta politikoen koherentzia eta inkoherentzien analisi txiki bat egiteko asmoarekin ireki dut. Aurretik doa, beste behin, artzaitxo zibernetiko honen ikuspuntutik egina dagoela, prentsaren bidez jasotako bi berri adibide moduan erabiliz, EH Bildu alderdiko politikari eta buruek erakutsi eta harturiko jarreraren ingurukoak ain zuzen. Lerro hauek irakurtzen dituztenentzat, hausnarketa honetara zuen iritziak inguratzera animatzen zaituztet, denon iritziak baliozkoak direlako, pentsamolde kritikoaren egituraren barrenean.

KOHERENTZIA ( Berdintasunaren bidean)

Hondarribiko alarde “tradizionalean” edo hobeki esanda Alarde Ez Parekide Pribatuan parte hartu duen EH Bildu-ko zinegotziaren ( Ortiz jauna) inguruan sorturiko berria da, idazten dizuen honek koherentzia politikoaren adibide gisa ekarri du.

Hondarribiko ” gatazka triste eta luze” honen harian sorturiko azken afera guztiontzat ezaguna da. Baina ezagutzen ez duenarentzat, Berria.info egunkarian agerturiko artikulua zintzilikatzen dut, gaia ezagutu dezazuen.

( Berria.info Urtzi Urkizu kazetariaren bidez )

Bilduko bost zinegotzietatik lauk dimisioa aurkeztu dute Hondarribian_ Berria 2013-09-14 10-32-18

EH Bildu alderdiak koherentzia politikoa bermatu duenaren adibide argi bat dugu. Hondarribiko zinegotziak Alarde Ez Parekidean parte hartu baino lehen bazekien alderdiaren barne araudiak zer zihoen eta sinatu zuenaren arabera, alderdiak duen “filosofiaren” aurka zihoala.

Berdin dio zein den berau hausteko arrazoia: konpromezuak betetzeko sinatzen dira eta betetzen ez direnean, araudiak adierazten duen moduan, ondorio jakin bat dator erabaki horrekin: dimisioa.

Erabakia, guztiz koherentea da alderdiaren filosofia eta barne araudiaren arabera, gustatu ala ez jarraitzaile edo beste guztiei. Zer esanik ez sinatzaileek onartua zutela sinadurarekin.

Ildo horretatik, pertsonalki, Ortiz jaunari eta berarekin dimisioa aurkeztu duten hiru zinegotziei zera galdetu nahiko nieke: EH Bildu-rekin hauteskundeetara aurkeztu zirenean eta “dekalogo etikoa” sinatzeko momentuan, mahai gainean izan zutenean, ez al zekiten ba gertatu zaien egoera planteatuko zitzaiela? Hau da, argiago esateko, Ortiz jaunak ez al zuen bere alabaren asmoen berri eta horrek zer suposatzen zuen bere egoera pertsonal naiz bete behar politikoekin, momentua iritsita?

Erantzuna bi eratakoa izan daiteke bakarrik: 1 – Bai banekien. Hortaz, momentua iritsitatalka suertatzen zenean alderdiaren kode etikoa eta bere jarreraren artean,arazoa gainartzeko gai izango zela pentsatzen bazuen, hobe hauteskundeetan ez aurkeztu izana eta kitto, zeren erantzun honek prepotentzia kirats bat badakar berarekin, beste adjetibo batzu ez erabiltzearren.

Beste erantzuna, 2 – Ez nekienaukeratuz gero, zinegotziainuzente eta nahikoa kamuts dela erakutsiko luke. Tamalez, zinegotzi batek inoiz izan beharko ez lituzken “birtute” parea. Ondorioz, hobe ere etxean gelditu izana hautetsia izan baino lehenago , trago txar hau ez zezan edan ( ez berak ezta familiartekoek lehenik), baina baita ere, bozka eta konfidantza eman zioten herritar guzti horiek ere, ekidi zezaten orain bere jarrerak beharturik hartu behar izan duten txagoxka garratz hau.

Pentsatu nahi dut, arlo pretsonalean, Ortiz jaunak ez zuela egoera hau sortzeko inolako asmorik, ez orduan eta ezta ere alabarekin desfilatu duenean. Baina sinetsi ezin dudana da bere alabaren asmoen berri ez izatea gai konkretu eta arantzadun honetan.

Baina koherentzia politikoa hauxe da, alderdiak zinegotzien bidez herritarrekin bozketan sinaturiko “kontratua” betetzea, beraiekin hitz hartutakoak eta esandakoak kosta ala kosta mantentzea, eta ez momentuko egoeraren arabera moldatzen joatea.

Erabaki hau ez hartu izana bai izango litzakela porrot borobila eta inkoherentzia politikoa berdintasunaren bidean, bai emakume naiz gizon guztientzat, alderdiaren bozkatzaile izan ala ez.

Esandakoa, gustokoa ala ez, nire uste apalean, koherentzia politikoaren adibide argi bat.

INKOHERENTZIA ( Iruzur fiskalaren bidean)

Orona kooperatibaren “Orona Ideo” parkearen lehen eraikin berriaren inauguraketaren berri izan genuen lehengo egunean, Hernanin. Honen harira, inkoherentzia politikoaren adibide gisa erabiliko dut.

Bertara, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Garitano jauna eta Donostiako alkatea, Izagirre jauna inguratu ziren, beste politikari eta gizarteko eragile desberdinekin batera ( 13 herritako agintariak eta abar) proiektu honen sorrera zoriontzera eta ospatzera. Gai honen inguruan berririk ez dutenentzat, Berria.info egunkariko artikulua zintzilikatu dut.

( Berria.info – Xabier Martin kazetariaren bidez )

Orona Fundazioaren egoitza inauguratu dute Hernanin _ Berria.info 2013-09-14 10-28-15

EH Bildu alderdiak eskaini digun koherentzia ezaren adibide argia da, berriz ere noski, nire uste apalean. Duela hilabete batzu, jakin berri genuen Euskal kooperatibak eta kooperatibistak ( denek egin dute eta berdin) eta konkretuan, Gipuzkoako herrialdearen barrenean daudenak ( ORONA medio) izugarrizko iruzur fiskala sustatu eta praktikatu dutela beren sorreratik 2011 bitartean. Franko andereak ( Gipuzkoako Ogasun sailaren buruak) zuzentzen duen departamentuak argitaratu zuen gai hau.

Gaiaren inguruan argitaraturiko zenbait artikulu:

( Berria.info – Xabier Martin kazetariaren bidez )

GIP ogasuna zerga Kooperatibistei_ BERRIA

( Noticias de Gipuzkoa – Mikel Mujika kazetariaren bidez)

Hacienda envía liquidaciones con multas a cientos de cooperativistas retirados. N Gipuzkoa 2013-03-17

Kontuan izan beharreko datua da, kooperatiba guzti hauek, bai enpresa bezala eta baita ere bertan lan egiten duten kooperatibistek ( langile eta jabe aldi berean direnak) sos publiko ugari bereganatu dituztela modu desberdinetan, urteetan: enpresa arloan, laguntzak eta ebazpen fiskal ugari, arlo eta konzeptu desberdinentan ( laguntza zuzenak, exportazioetarako programak, heziketa eta formakuntza programa desberdinak eta abar) eta baita ere kooperatibistei (pertsonei) zuzeneko laguntzak ere. ( ekintzaileentzako laguntzak eta beste abar luze bat)

Ukaezina da enpresa hauek beraien lana eta egiteko erari esker hazi eta handitu direla, oso arrakastasua izan den eta gaur egun ere den eredu ekonomiko eraginkorra eta sare soziala sortuz, baina baita ere, ukaezina da jaso dituzten laguntza publiko guzti horiek gabe ez liratekeela izango gaur egun direna, beraiei gustatu ala ez. Milloi ugari jaso dituzte eta jasotzen dituzte laguntzetan modu batean edo bestean urtero , guztion poltsikotik ateratzen diren milloi asko eta asko.

Oronaren adibidearekin jarraituz, gipuzkoar guztion ahaldun nagusiak bertan, proiektua txalotu zuen guztion ordezkari gisa eginiko adierazpenetan ( “ Orona eredugarria da benetako baloreak ordezkatzen dituelako. Kooperatibak lan harresi bihurtu dira krisi garai honetan “ ). Adierazpen hauek eta beren elkartasunak talka gogorra egiten dute, berriz ere, EH Bildu eta bere barne araudi edo “dekalogo etiko” famatuarekin. Iruzur fiskalari eta iruzurgileei aurre egitea izan da beraien “ikurrinetako” bat eta zihurrenik Euskal Erkidegoan gai honen inguruan egin den aurrerapauso ausart eta esanguratsuena izan da. ( Bizkaia eta Arabako Ogasunen jarrera eta neurriei begiratu besterik ez da egin behar hau egiaztatzeko)

Beraz, argi geratzen da guztion Ahaldun nagusiak eta ondorioz, EH Bildu-ko politikariek kasu honen inkoherentzia politiko nabarmena izan dutela, gai honetan inplikatuak direnei eta ez direnei gustatu ala ez.

Bateraezina da alde batetik Ogasun sailaren bidez kooperatiba munduko enpresa eta langileen iruzurra argitaratu eta beharrezko diren erabakiak martxan jartzea eta beste alde batetik, iruzurgile horietxek eginiko proiektuetan goraipamenak egin eta eredugarritzat erabiltzea. Inkoherentzia politiko hutsa da jarrera eta gainera berauen barne araudi horrekin kontrastean jarriz ez da sostengatzen inola ere.

Eskarmentuaketa adinak ematen duen ikusmira dugunok badakigu gauzak ez direla ez zuri eta ez beltz, bi muturren artean egon ohi dela bidea, baina koherentzia politikoaren bidean Ortiz jaunak dimisioa aurkeztu behar zuela onartzen badugu, horrela ikusten dugunok bederen, onartu beharra dugu ere koherentziaren bide horretan onartezina dela iruzur fiskalean kontzienteki urteetan ibili diren enpresari/langile kooperatibistak eta beren enpresen proiektuak, denon diru publikoen laguntzarekin sustraituak, txalotu eta goraipatzea.

Oharra: Alderdi politiko guztiak erori ohi dira  horrelako kontraesanetan, horretan uste dut ez dugula inolako zalantzarik eta egunero aurki daitezkeela adibideak edozein egunkari edo medioetan. EH Bildu alderdiarenak ekarri ditut adibide gisa, besteak beste, pertsonalki nire aukera politikoa izan direlako azken hauteskundeetan eta horrexegatik uste dudalako beharrezkoak direla horrelako hausnarketak eta analisi kritikoak barrenetik, pentsamolde kritikoaren ikuspuntutik.

Agur eta Ohore, Chavez Frias Jn.

Ezer gutxi erantsi ahal dut jada Chavez Presidentea “mito” bihurtu deneko egun honetan.

Batzuentzat Diktadore, besteentzat Libertadore.

 Baina bere herritarren gehiengoarentzat, buruzagi eta salbadore.

Gorrotoa eta iraina izan dituzu bidelagun azken hamarkadatan,

 baita ere milioika jarraitzaile Caracas edo Madrilgo edozein enparantzako barrikadetan,

 baina batez ere mundu osoko edozein karrika, taberna eta asanbladatan.

¿ Por qué no te callas ? “ famatu hura jaso

eta naiz eta hasieran egin paso

 Zure erantzun isila ere honaino, iritsi zitzaigun, akaso.

Dudaren bat duen ororentzat, argibidea bila dezala,

 Argi dugunok, erantzuna herriaren nahiaren oihartzun dugun bezala:

No me callo porque el PUEBLO me lo pide”

Beti eta gailendu arte, zure alboan , komandante!

 hugo chavez + S Bolivar

THE ROMANTICOS _ Ameriketako soinuak, jarraitzaile zurien esku doinuak

Atzo Eibar-ko EZ DOK tabernan eskainiriko kontzertu berezian aurkituriko sorpresa gozoaren testigantza pasa nahi dizuet oraingoan.

Ordu eta laurden pasatxoko kontzertu paregabea hirukoteak eskainia. Lehen bista naiz soinuetan nabaritzen da goi mailako musikariek osoturiko taldea direla, Ameriketako arimaren soinu banda ezagunak diren Blues, Soul naiz oso kalitate handiko Funky erritmo eta momentuak eskaini zizkiguten.

Iker Piris eta taldekideek show-a oso landua dutela ikusi ahal izan zen, jendearen konplizitatea bilatuaz zuzenean edo eszenara agerturiko gonbidatuekin. Lana menderatzen dutela argi ikus daiteke, lehen abestitik.

 Kontzertu desberdinak ( Youtube-en aurkituak)

http://www.youtube.com/watch?v=LHbPgqV7XHY

http://www.youtube.com/watch?v=Lx2-L8CLfzw

Lehendik ezagunak zituztenek teklatuaren falta pittin bat bazutela zioten, hark borobiltzen duela Trio-aren soinu gardena, oraindik ere Autentikoagoa eginaz. ( Iritziak iritzi, kristoren soinu borobila plazaratu zutela zin dagit norenek). Pentsatzen dut arazo logistikoengatik edo ez zutela ekarri….. espazio falta edo. Baina baita ere esan beharra dago formatu honek duen berezitasuna, alde ona, taldea eta jendearen arteko berezko distantzia desagerrarazten duela, musikariek gustura egotea lortzen badute “banan banakako” bihurtzen den eszenatokian, jendea eta taldea denak ia bat eginik. Atzo horren adibide polita ikusi genuen gerturatutakoak.

 Baxua eta bateriak lagunduriko gitarra lizun eta bihurriak ahotsaren laguntzarekin sorturiko melodiak, armonikaren laguntzarekin batzuetan, Ameriketako musikari beltz ezagunenen mailakoak izateko bidean direla erakutsi zuten, teknikoki behintzat. Euskal taldearen mutil zuriek bidea oraindik jorratzeko dute musikaren munduan, baina maisutasuna eta benetan doinu zahar horien amorante sutsuak direla ezin uka daiteke beraien kontzertuetara inguraturik, lehen pausoa suposatu duen “ My Time” -ak proposatzen duen legez, beren momentua iritsi da, aurrera pausu handi eta azkarragoak ematekoa.

 Gomendioa hemendik ezagutu nahi duen ororentzat eta bide batez atzo gauean eskainiriko momentuengatik eskerrak eman beharrean nagoenez, hor ba!

Ez ahaztu … gustuak badituzu…

THE ROMANTICOSMy Time – Iker Piris, Xabier Barrenetxea, Hilario Rodeiro

Lehen diskoaren zigilua: Gaztelupeko ahotsak ..http://www.hotsak.com/artistas/the-romanticos

Taldeko ahots eta gitarra- Iker piris… http://www.myspace.com/ikerpiris

Play your Funky music, little White Boys

THE ROMANTICOS_ EZ DOK_ EIBAR

THE ROMANTICOS_ EZ DOK_ EIBAR2

Egiaren bidea……. aitortza made in Euspaiñ

Engainutan harrapaturiko mito handiekin egin ohi duten legez  herrialde anglosaxoiek , ( batzuek besteak baino gehiago baina beno) Armstrong-i zigorra eta eskarmentua emateko bidean dira, publikoki. Bere aferak behintzat bide horretatik aspaldian egin du aurrera. ( bizi osorako zigorrak, isun milioiduna, irabazitakoak itzuli eta historiako liburuetatik desagerrarazi) Sos publikoak iruzurra egiteko erabili izanak eta gezurretan harrapatzeak ( zinpeko sesioetan gainera) oso erantzukizun grabeak ekartzen ditu gehienetan herrialde horietan. Eta finean, kasu gehienetan, berdin dio zein den pertsonaia eta zer emaitza lortu dituen bere ibilbidean. Gogoratu Marion Jones, Justin Gatlin eta abar oso luze bat. Denak zigortuak izan dira eta horretxegatik erabaki zuten egiaren bideak duen lehen pausua,  egin beharrekoa: aitormena.

Iruzur gezurtia badakusazu, Jaungoikoa ( edo Obama) bera izan da ere, ez da inolako garantia epai mahi baten aurrean ez bukatzeko, zigor eta eskarmentu publikoarekin. Gogoratu Clinton eta bere “Sex gate”-ak ekarri zizkion arazoak. Azkenean, gezurra esateagatik, iruzurrean jarduteagatik galdaketa egin zioten eta….. kalera.

Aipatu behar dira ere, Europako estatu desberdinetan egin den lana zentzu honetan: Frantzia, Italia, Alemania eta beste askok ere beren goi mailako kirolari askoren iruzurrak eta gezurrak argitaratu eta zigortu dizute, oso kasu famatuak tartean ( Chiapucci, Bugno, Pantani, Ricco, Basso, Ulrich, Rijs, Deker,….) eta beste kirol askotan ere ( Greziak atletismoarekin, Errusiako federazioek Halterofilia eta abarrekin zerikusia duten kirolekin,……)

Estatuan berriz, aspaldidanik estatu gai bihurtu eta horretxegatik zaindu da kirol profesionalean emaitzak lortzearen alde edozerk balio duenaren estrategia eta sinismena. Baita ere honetan zer edo zer lagunduko zuen gizarteak bereganatua eta barneratua duen iruzur eta gezurraren ohitura, tramposoaren bizipoza. Adibideak, dezente eta argiak: Periko Delgado txirrindulari ohiak 1988-ko Tourrean izandako afera ( Oraindik argi dut memorian, garai artako Espainiako kirol ministroaren helikoptero hegaldi mitikoaren imajinak, Superman salbatzailearen moduan, Periko eta Etxebarri-ren lepoa salbatzera, Tourraren zuzendarien aurrean), Atarrabiako morroskoaren isiltasun osoak duen kirats susmagarria nahiz eta bere garaikide guztiak ( Mieltxok denak hankapean arturikoak lasterketa guzti haietan) harrapatuak edo “konfession mix” dogma besarkatutakoak dira. Denak. Edo “Portu operazioa” deituriko mamarratxada horretan egin diren esku sartzeak gauzak tapatzearren, kontrolpeko botoia “On” jarri eta zartada neurtua eta neurrian izateko, beti ere kirol emaitza hoberenen alde. Edo Heras, Valverde, Contador, Mosquera, Nozal eta oso luzea bihurtzen den abar baten adibideak ditugu.

Honetan ere , tamalez, euskaldunak ez gara at geratzen. Zer esan, Patxi Vila, Mayo, Osa anaiak, Beloki, Astarloza eta beste askoren kasuez. Ez da tutik esaten, ez barrutik eta ezta ere kanpotik. Eta inoiz esango ez dizkiguten guzti horienak? Eta Arraun munduan, edo Atletismoan? Euskal dopin kultura ere, mailakoa izan eta da gaur egun ere. Padilla jaunak eta ingurukoak ere hitz egingo balu txirrindularitza, futbola eta beste kirol askotan egin dituenak argituz.

 Txosten batean 2011-ean ( uste dut) sorpresa moduan eginiko antidopin analisi desberdinetan lorturiko emaitzak analizatu ziren, orokorrean, kirol mota desberdinetan. Esan beharra dago froga guzti hauek maila amateurrean egin zirela, ez profesionaletan. Eta emaitzarik esanguratsuena hau zuen: Euskal herriko txirrindulari froga amateurretan, afizionatu mailan bederen, munduko beste edozein herrialde eta kiroletan baina positibo gehiago egon zirela. Proportzionaltasuna 3 aldiz handiagoa da euskal txirrindularitzaren harrobian! Honekin uste dut esana dagoela dena euskal herriak eta dopinak duten amodiozko erlazioarekin.

 Guzti honen muina, tramposoak eta ustelkeria arlo eta toki guztietan bizi direla. Horri gainjartzea ezinezkoa da. Baina erabiltzen dituzten lanabesak, iruzurra eta gezurra bi bideren bidez moztu beharrean gaude: Epaitegiak lanabes horiek sortzen dituzten ondorioak gelditu eta zuzentzeko, eta egileak auzipetzeko eta zigortzeko. Baina askoz ere garrantzitsuagoa da bigarren bidea: Gizarteak behar duen heziketa aldaketa gauzatzen hastea, bai arlo pribatu edo publikoan. Emaitza helburu bakartzat duen doktrinarekin bukatu behar da, norberaren etxetik hasiaz. Iruzurra eta gezurra ez dira jaiotzetikoak, berezkoak. Ikasi, landu eta erabili egin behar dira ondo dominatzeko, eta hori, norberaren esfera pribatuan hasten da jorratzen, txikitatik, bai edo bai.

Soinujolearen etxean, dantzaria erren! “

Ea gurean behingoz aitortza hasten dugun, abestiak dioen bezala……..

 http://youtu.be/YcxhDgx5bgM